ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-10-19

EUSKARA ETA JOLASA

Adi esploratzaile txikiok! nork ez du jolasa gustuko?? jolastea haurtzaroan egiten diren hainbat eskintzen zati handi bat da, baina ez da solik jolasaren kontzeptu soila,JOLASA euskararen ikaskuntza prozesuan ezagutza, erabilera eta motibazioan eragiteko bitartekari aparta da, eta horregatik gaurkoan gure lupa eta tresna guztiak hartuz jolasak hizkuntzarekin duen lotura eta hartuemona aztertuko dugu:
  • Motibazioa Eta Jolasa: Motibazioa, norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia edo interesa da. Jolasaren ezaugarrietan aipatzen denez, jolasa ondo pasatzeko jarduera  da. Beraz, haur, gazte eta helduentzat, jolasa jarduera atsegina eta dibertigarria da. Jolasean gustura dabilenak, eta jolasa euskaraz edo ingurune euskalduenan ematen bada,  hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du. Hizkuntza, eskolako gaiak ikasteko baino zerbait gehiago izan daiteke. Jolasa, beraz, hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra da.
  • Ezagutza Eta Jolasa: Jolasaren bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten da. Jolasetan abestiak, esamoldeak, emozioen adierazpenak, oro har hiztegi zabala erabiltzen da. Horrela, modu ez formalean, hizkuntzaren ikaskuntza prozesu naturalean barneratzeko beta ematen du jolasak. Ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da. Sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta, era berean, gramatikako kontzeptuak barneratu: “Sokasaltoan zu hasiko zara”, “Itsasok sokari eragingo dio, soka zapaldu duelako”.
  • Erabilera Eta Jolasa: Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal izango duela; ikasketetan, familian, kirol jardueratan, telebistan, musikan, literaturan...eta jolasean. Haurrek jolasean denbora asko pasatzen dutela kontuan hartzen duenak, erraz ohartuko da jolasaren garrantzia zenbatekoa den. Jolasean euskara erabiltzea, lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua da. Jolasa hizkuntza ez formalaren erabilera sustatzeko modu eraginkorra da.
 

2011-10-06

Irakasleen eta ikaslee arteko harremana

Irakasleak eta gurasoak umeak hezitzeko behar horretan batera daude eta beraz, beraien artean giza harreman egokiak egon behar dira. Baina era berean ikasle eta irakasleen arteko harremanak ere oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira (bai gelan eta baita eskola osoan ere).
Begikotasuna eta umore ona harreman hauen oinarria izan behar da momentu guztietan, gauzak ondo doazenean eta baita txarto doazenean edo zaildu egiten direnean ere.
Elkarbizitza kordial hau ez da debeku, zarata, kolpe edo zigortzearen bitartez lortzen. Heziketa ez da zigorraren beldurragatik lortzen. Beldurrak, ikasle pasibo eta beldurtuak izatea baino ez du egiten. Eman dezake horrela ordena zaintzen dutela, emendioz jokatzen dutela... baina hauek jokabide behartuak dira eta ez dute balore hezigarririk. Ikasleak irakaslearen euspena edo apoioa duela sentitu behar du eta hau ekimen positiboak balioetsi eta indartzen lortzen da eta ez ekimen negatiboei dutena baino garrantzia gehiago ematen. Elkarbizitza egokia mantentzeko elkarrizketa eta bata besteari entzutea bultzatu eta landu behar da. Ikasgelan, elkarrizketa atsegina eta diziplina, aldi berean eman behar dira heziketa egokia eta esanguratsua izateko.
Ikasleak, elkarbizitzako arauak betetzen ez baditu, egindako hutsari dagokion zigorra ezarri beharko zaio. Baina umeak jakin behar du, zigor hori ez dela irakaslearen haserreagatik, izan duen jokabide antisozialagatik baino. Irakaslea ezin da ikasleen hutsegiteen harrapatzaile bihurtu, hauek prebenitzen eta jokabide egokia erakusten eta errazten aritu behar du. Agian hau da hezitziale (“educador”) eta irakaslearen (“enseñante”) arteko funtzesko ezberdintasuna.
Batzuetan zaila izan daiteke autoritatea eta elkarbizitza atsegina aldi berean ematea. Ikasleek aintzat hartu behar dute autoritatea eta hau, irakaslearen ospe edo ohorearekin eta dedikazioarekin lortzen da. Irakasleak, bere autoritatearekin, elkarbizitzaren oinarria den ordena txertatu dezake, baina inoiz ez higiezintasun eta gogortasunez, baizik eta naturaltasun osoz.

2011-10-05

hezkuntza autoritarioa ikertuz!

 sarrera honetako informazioa blog honetatik hartu dut:
http://www.miren-gernika.blogspot.com/

Hezkuntza autoritarioa

Hemen hezkuntza autoritarioari buruzko bideo bat aurkezten dizuet. Nahiz eta gazteleraz izan, hain interesgarria iruditu zait lehengo hezkuntza egoera ulertzeko, aproposa iruditu zaidala guztiontzat eskuragarri ustea. Irakasleek eta irakasle izan nahi dugunok, badakigu hezkuntza autoritarioa ez doala inora gaur egun eta eskola berriko metodologien alde egin behar dugula, umearen gaitasunak, premiak, interesak... kontutan hartuz. Azken finean, umeei hezkuntza aktibo bat eman behar diegu, biharko egunean gai izan daitezen bizitzari aurre egiteko zentsu guztietan, eta ez pasibitatean eta zigorraren bidez hezitu, eskola tradizionalak egiten zuen moduan. Beno, guzti hau bideo honetan argi ikusi dezakegu. Hausnartu dezagun guzti honi buruz...