Adi esploratzaile txikiok! nork ez du jolasa gustuko?? jolastea haurtzaroan egiten diren hainbat eskintzen zati handi bat da, baina ez da solik jolasaren kontzeptu soila,JOLASA euskararen ikaskuntza prozesuan ezagutza, erabilera eta motibazioan eragiteko bitartekari aparta da, eta horregatik gaurkoan gure lupa eta tresna guztiak hartuz jolasak hizkuntzarekin duen lotura eta hartuemona aztertuko dugu:
- Motibazioa Eta Jolasa: Motibazioa, norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia edo interesa da. Jolasaren ezaugarrietan aipatzen denez, jolasa ondo pasatzeko jarduera da. Beraz, haur, gazte eta helduentzat, jolasa jarduera atsegina eta dibertigarria da. Jolasean gustura dabilenak, eta jolasa euskaraz edo ingurune euskalduenan ematen bada, hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du. Hizkuntza, eskolako gaiak ikasteko baino zerbait gehiago izan daiteke. Jolasa, beraz, hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra da.
- Ezagutza Eta Jolasa: Jolasaren bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten da. Jolasetan abestiak, esamoldeak, emozioen adierazpenak, oro har hiztegi zabala erabiltzen da. Horrela, modu ez formalean, hizkuntzaren ikaskuntza prozesu naturalean barneratzeko beta ematen du jolasak. Ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da. Sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta, era berean, gramatikako kontzeptuak barneratu: “Sokasaltoan zu hasiko zara”, “Itsasok sokari eragingo dio, soka zapaldu duelako”.
- Erabilera Eta Jolasa: Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal izango duela; ikasketetan, familian, kirol jardueratan, telebistan, musikan, literaturan...eta jolasean. Haurrek jolasean denbora asko pasatzen dutela kontuan hartzen duenak, erraz ohartuko da jolasaren garrantzia zenbatekoa den. Jolasean euskara erabiltzea, lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua da. Jolasa hizkuntza ez formalaren erabilera sustatzeko modu eraginkorra da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario