ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-12-15

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

KAIXO NIRE ESPLORATZAILE TXIKIAK!
gaurko honetan blog honetan aztertutakoaren inguruko laburpen eta gogoeta txiki bat egingo dut, izan ere, esplorazio orok noizean behin errepaso txikitxo bat behar du ikasi eta gozatu dugunaren inguruan!

ikusiko zenutenez blog honek denetik izan du, bai irakurtzeko eta hausnartzeko gogoetak, informazioa, bideo informatiboak, power pointak... baina batez ere iluzio eta ondo pasatzeko gogoz egindako blog bat da. Batez ere hasierako sarrerak nahiko informatiboak eta pentsatzezkoan dira, eta ez ahaztu, hauek barruan dauden linketan informazio gehiagarri asko aurkituko duzuela. hala ere, blog honi magia berezi bat falta zitzaiola ohartuz umore, alaitasun, maitasun, kolore, bizi... ematen saiatu naiz. Hezkuntzak, ikusi dugun bezala, hainbat alor aztergai ditu. Asko dira hezkuntza barruan egongo diren kontraesanak; zein hezkuntza mota den egokiena, zein metodologia, irakaslearen papera, zigorrak... Eta nire blog honetan nahi izan dudana zera izan da; zuek izan zaitezten honi guztiari buruz gogoeta egingo duzuenak, hau da, nik baliabideak eman arren zuek honi buruz pentsatu eta ikertzea izan da nire helburua. Hori bai, aldi berean gozatu eta disfrutatu izana ere espero dut.
Agian hau izango da urte honetako azkeneango sarrera, hala ere, gauza berriak sartzen joango naiz, eta zuek, esploratzaileok, ez itzazue hezkuntza eta ikerketako betaurrekoak kendu, izan ere, bizitza eguneroko etengabeko ikerketa bat da, eta askotan ikerta hori beltz ikusi harren saia zaitezte dena koloretako betaurrekoekin ikusten! ondo pasa gabonetan eta zaindu maite duzun hori!

No hay comentarios:

Publicar un comentario