ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-12-15

ZIGORRA NOLA ERABILI

ZIGORRA EZ DA METODO HEZITZAILE BAT
Zigorra, duela urte askotatik da heziketaren zati garrantzitsu bat. Askotan, zigor bat jartzearen arrazoia ez da bidezkoa, eta honekin  pentsa dezakegu askotan zigorrak ez direla batere hezitzaileak eta eragin negatiboak izan ditzakeela.
ZER DA ZIGORRA?
Zigorra beste pertsona batean eragin txarra duen ekintza bat da, eta bere helburua portaera txar bat zuzentzea edo ezabatzea da. Hauek dira zigor ohikoenak:
·         Kanpoko denbora: haurrari toki konkretu batean egotea debekatzea ( lotara bidaltzea, bere logelara…)
·         Estimulu positiboen ezabatzea: haurrak gustuko dituen ekintzak debekatzea ( telebista ikustea, parkera joatea, lagunekin irtetzea…)
·         Zigor fisikoa: batere hezitzailea ez den zigorra da hau.

ZIGORRA, ITSURAZ, EFIKAZA DA
Normalean, hauek dira hezkuntzan zigorrak asko erabiltzearen arrazoiak: askotan zigorra ekintza efikaz moduan ulertzen da edo portaera  oker bat momentuan konpontzeko aukera bat, baita izan daiteke aspalditik datorren gauza bat izanik eta gaur egungo helduek jasotako ekintza ohiko bat izanik, orain helduek ere portaera hori normaltzat hartzea.
Hala ere, haur bat zigortzea ez da hezteko erabil daitekeen metodo egokiena. Zigorraren bitartez, nahiz eta momentuko arazoa eta portaera txarra konpondu, ez da luzetara dagoen eta garrantzia duen arazoa konpontzen, hau da, haur horrek ahal duenean eta inork ikusten ez duela pentsatzen duenean, gauza bere egiten jarraituko du.
Beste era batera esanda: zigor baten eragina momentukoa eta puntuala izango da. Zigorrak ez du irakasten gauza hori egin behar ez izatearen zergatia eta ez du alternatiba hoberik ematen, beraz, ekintza oker hori, normalean, errepikatu egiten da.
ZIGORRAK JARTZEAK DITUEN BESTE ERAGIN POSIBLE BATZUK
Zigor bat ohiko neurri moduan erabiltzen denean behin eta berriro eragin negatibo batzuk izan ditzake haurrarengan: gurasoenganako edo irakaslearenganako deskonfiantza, haurraren auto-estimuan eragina, estresa, urduritasuna eta bortizkeria eta gezurrak esatea zigorra saihesteko. Gainera, haur askok bere kreazioa galtzen dute eta  inseguruak, beldurtiak,  zigortutako pertsona horrekiko dependienteak… bihurtzen dira.

EGUNEROKOTASUNAREN GARRANTZIA
Askotan esaten da urte asko daramatzagula haurrak txakurrak izango balira bezala hezten, hau da, nork agintzen duen markatzen eta argi usten, nork duen agintea eta nori egin behar zaion kasu. Baina desberdintasuna zera da; txakurrak bere naturaltasunean zerbitzariak eta obedienteak direla, baina haurrei aske utzi behar zaie.
HEZIKETA MODU DESBERDINAK
·         hezkuntza autoritarioa: askok galtzen ari dela esaten dutena eta berreskuratu beharra dagoela, eta bertan haurrek inolako eskubiderik ez duten hezkuntza.
·         Hezkuntza baimendua: guraso eta irakasleek haurrari nahi duten guztia egiten usten dioten hezkuntza, hau da, haurrak eskubide guztiak dituen hezkuntza.
·         Hezkuntza demokratikoa: komunikazioa eta errespeta nagusitzen den hezkuntza, eta bai hezitzaileak eta bai haurrak ditu eskubideak.
Zigorra kasu honetan hezkuntza autoritarioan sartuko genuke eta gure helburua  haur bat bere askotasunean heztea izan beharko litzateke, beti ere, ingurukoen askatasuna urratu gabe. (“vive y deja vivir”)
Hezteak bere pazientzia eskatzen du eta bertan alternatibak eskaini behar dira. Bestalde, haur bati pentsarazi behar diogu oker dagoen portaera horri buruz eta portaera horrek besteengan izan ditzaken ondorioak.
Helburua, haur bat bere ekintzen arduradun izatea da, autokritikoa eta autonomoa, baina balore propioekin, hau da, bere bizitzeko modu pertsonalarekin eta ez bere gainetik dagoen pertsona batek esaten duena errepikatzen.
Baina hau lortzeko ezinbestekoa da elkarrizketa eta komunikazioa, eta hezitzailearen egunerokotasuna eredugarria izatea haurrarentzat.
Zigorra “bide erraza” da arazo bati aurre egiteko eta zigorraren efikazia momentukoa izango da, ez iraunkorra. Gainera, hezitzailea eta haurra urruntzea eragiten du.
ETA ORDUAN, EZIN DAITEKE ZIGORTU?
Pertsona askok uste dute zigorra beharrezkoa dela, izan ere badaude ekintza batzuk ezin direnak onartu, eta zigorra modu bakarra da garrantzitsua dena ulertarazteko.
Honek zati handi batean bere arrazoia dauka, baina modu puntualean bakarrik. Haur baten portaera txarra atzetik dagoen beste arazo larriago baten isla baino ez da, hau da, portaera txar hori haurrak daukan benetako arazo baten gorengo puntua baino ez da, eta zigorrak puntu horretan baino ez dauka eragina.
Badaude egoerak non haur baten portaera desegokia gelditu behar den eta irakasle batek haur asko dituenean zigorraren metodoa erabiltzea ulergarria den.
Baina neurri  hau beti ere momentuko izango da, ez heziketarako neurri bat benetako arazoa bilatzeko.
Guzti honek ez du esan nahi ez denik inoiz zigortu behar. Esaten duena da haur bat hezitzea bere ekintzen erantzulea izaten jakinaraztea dela, eta baita, pertsona autonomoak, hau da, bere burua eta besteena errespetatzen dutena.
Haur batekin elkarrizketa eta komunikazioa dagoenean azkenean konturatzen dira beraien ekintzak ondorio batzuk dituztela eta bizitza ez dela hain erraza, eta askotan guraso edo hezitzaileari kasu egin behar zaiola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario