ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-12-02

JARRI IKTaren BETAURREKOAK!

Gaurko honetan IKT ari buruzko hausnarketa txiki bat egingo dugu. IKTak oso garatatu daude gure gizartean gutxi dira hauek erabili gabe egite diren ekintzak. Hezkuntzan ere oso txertatuta dagoen baliabide edo tresna da, eta beraz, gaurko honetan teknologia berrien betaurrekoak jarri eta hau sakon- sakonetik aztertuko dugu. Honetarako klase magistralean erabilitako power pointa eta bertan agertzen den bertsoa erabiliko ditugu esplorazioko tresna bezala.


Azken finean bertso honekin egin nahi izan dugun gogoeta txikia edo heldu garen ondorioa zera da; IKT edo teknologia berriak oso egokiak iruditzen zaizkigula hezkuntzako baliabide eta material gisa, izan ere, egungo errealitatera moldatzea ezinbestekoa da atzean ez geratzeko eta aldi berean haurrak errealitatean aurkituko duten maila ezagutzeko. Hala ere, askotan iruditzen zaigu hauetaz gehiegi abusatzen dugula, hau da, nahiz eta gaur egun modan dagoen gauza izan eta azken finean nobedade bat izan, ez dugu haurren garapen egokiena lortu behar dugula ahaztu behar. Horretarako teknologiaz aparte beste hainbat aspektu landu behar dira; baloreak, harremanak, sozializazioa, motibazioa, integrazioa, jolasa... eta askotan teknologiaz itsututa beste guzti honetaz ahazten gara. Laburbilduz edo errezago azalduta, teknologiak ez du hezkuntzaren protagonismo gehiena hartu behar, izan ere, askotan arriskua dago haurrak teknologiarekiko gehiegizko menpekotasuna izatea eta harremana eta sozializazioa bezalako baloreak albo batera ustea. IKTak maila egoki batean beti daude ondo, baina gehiegizo erabilpena ematen bada eta haurrak teknologia esparru guztietan erabiltzea bultzatzen bada ondorio negatiboan izan ditzakeela uste dugu, askotan teknologia berriek haurren berezko sormena, imaginazioa, dinamismoa... ostopatzen bait dute. Hona hemen guk egindako power pointa eta bestelade goearrera igondako kanta:


hona hemen bertsoa:



No hay comentarios:

Publicar un comentario