ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-11-24

INTERKULTURALITATEA!

gure betaurrekoak hartu eta eskola bateko leihotxotik begiratzen badugu ez dugu inoiz berdina ikusiko. Haurrak desberdinak dira, bai sexu aldetik, arraza aldetik, fisikoki, pertsonalki... Sarri, desberdintasun guzti hauengatik bazterketak ematen dira. Oso ohikoa den bazterketa bat kultura desberdinekoenganako bazterketa izaten da, hau da, beste nonbaitetik datozenak eta gure arraza berdinekoak ez direnak ez dira berdin tratatzen, eta askotan honek arazo larriak dakarzki. Irakasle bezala hau landu eta honi buruzko hausnarketa bat egitea oso garrantzitsua deritzot, izan ere, gela bateko aniztasuna kontuan hartzea guztiz beharrezkoa da, ezin da taldea homogeneo bezala tratatu. Horretarako jar ditzagun koloretako betaurrekoak eta errespeta ditzagun kolore eta kultura guztiak!

hona hemen issuun hartutako gai honi buruzko aldizkari interesgarri bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario