ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??
Mostrando entradas con la etiqueta eskubideak.... Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskubideak.... Mostrar todas las entradas

2011-12-15

ZIGORRA NOLA ERABILI

ZIGORRA EZ DA METODO HEZITZAILE BAT
Zigorra, duela urte askotatik da heziketaren zati garrantzitsu bat. Askotan, zigor bat jartzearen arrazoia ez da bidezkoa, eta honekin  pentsa dezakegu askotan zigorrak ez direla batere hezitzaileak eta eragin negatiboak izan ditzakeela.
ZER DA ZIGORRA?
Zigorra beste pertsona batean eragin txarra duen ekintza bat da, eta bere helburua portaera txar bat zuzentzea edo ezabatzea da. Hauek dira zigor ohikoenak:
·         Kanpoko denbora: haurrari toki konkretu batean egotea debekatzea ( lotara bidaltzea, bere logelara…)
·         Estimulu positiboen ezabatzea: haurrak gustuko dituen ekintzak debekatzea ( telebista ikustea, parkera joatea, lagunekin irtetzea…)
·         Zigor fisikoa: batere hezitzailea ez den zigorra da hau.