ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-11-11

HEZKUNTZAREN GARAPENA

Ezagutzen al dugu benetan hezkuntzak izan duen transformazioa? Askotan bizi garen gure belaunaldi honetako gauzei baino ez deiegu erreparatzen, bertara heltzeko prozesu handi bat pasatu dela kontuan hartu gabe. Gure gaur egungo hezkuntza oso aurreratura dagoen hezkuntza da; bai teknologikoki, bai eduki aldetik (curriculuma), metodologikoki, baliabide aldetik, prozedurak, baloreak, jarrerak, teknikak... Baina guzti hau ez da betidanik horrela izan, gure arbaso direnak beste errealitate bat bizi izan zuten; hezkuntza sistema ez zen batere gaur ezagutzen duguna bezalakoa, eta gaurko honetan IRAGANEKO BETAURREKOAK jarri eta esploraziorako power pointa deituriko tresna erabiliko dugu. Lehenengo power point hau nik egindakoa da, betan nire amonaren hezkuntza eredu eta sistema islatzen da, horrela gure arbasoen eskola garaiak ezagutuz! jar ditzagun iraganeko betaurrekoak eta ezagutu ditzagun gure arbasoak!!!

Bestalde, bigarren power point hau saretik jeitsi dudan bat da. behin iraganeko eskola ezagutuz gaur egungoan pixka bat gehiago murgilduko gara. Esan beharra dago hezkuntzak izan duen aldaketen artean bat erabilitako metodologia dela, hau da, iraganean edukiei garrantzia eman arren ez zitzaion eduki hauek irakasteko moduari garrantziarik ematen. Hala ere, gaur egun oso garrantzitsua da irakasle izaterako orduan didaktika arloa ondo menperaturik izatea, eta honekin batera gaur egun egokiena den metodologia erabiltzea, honekin balore batzuk trasmitituz eta proiektuak bezalako metodoak erabiliz. Hona hemen honi buruzko power point bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario