horrialde honetan sartu eta honi buruz irakurri ostean garapen emozionalean guztiz garrantzitsua den autokontzeptuari buruzko hausnarketa bat egiteari ekin diot:
Hasteko, autokontzeptua autoestimarekin oso lotuta dago eta norberak bere buruaz daukan kontzeptua adierazten du. Gure buruaz daukagun ezagutza osatzen du eta horregatik akats garrantzitsu bat dauka: inolaz ere, ez da objektiboa.
Guk geure buruaz dugun kontzeptua eta gure burua zenbat maite dugun oso lotuta daude. Gure buruaz dugun kontzeptua ona bada, gehiago maiteko dugu gure burua eta txarra bada berriz, gutxiago. Azken batean, autoestimuak gure buruarekiko dugun jarrera eta gure bizitza afektibo eta portaeraren gauza asko azalduko ditu.
Honegatik guztiagatik, oso kontuan hartzeko faktorea da aukontzeptuarena, eta gainera, hezitzaileak izango garen heinean, asko zaindu beharreko eta landu beharreko gaia da. Izan ere, haur batek bere buruarekiko autokontzeptu ona edo txarra izateak asko eragingo du bere ikasketetan eta bere eskola garaian, hala nola, bere harremanetan, portaeran…
Gainera, askotan uste da autokontzeptua landu ezin den gai bat dela, baina inolaz ere ez da horrela. Haur bat bere bizitzako momentu ezberdinetatik pasatzen da urteetan zehar eta urte hauetan gora beherak izan ditzake bere buruarekiko duen segurtasunean. Baina guretzat, irakasle izango garenez, honen inguruko lanketa bat egitea oso garrantzitsua da, eta hau egin ostean haur horren autokontzeptua eraiki edo molda dezakegu.
Bestalde, aipatu beharra dago autokontzeptua faktore askoren eraginpean dagoela, hala nola, ikasketak, garapen kognitiboa, sentimenduak, morala, fisikoa eta eragin sozial eta harremanen menpe. Beraz, oso garrantzitsua da eragin guzti hauei buruzko hausnarketa bat egin eta nola eragiten diguten argi ulertu eta ikustea. Horrela, guri zuzenean eragiten dizkiguten faktore hauek zainduz gure autokontzeptua hobetzea lor dezakegu. Adibidez, orain klasean ematen ari garen autokontzeptu fisikoan argi ikusten da nola gure itxura, gaitasun, sasoi eta indar fisikoak eragin zuzena duen gure buruarekiko dugun segurtasunean. Hau da, gure itxura fisikoarekin gero eta hobeto sentitu, gero eta seguruago egongo gara eta beraz, gure garapenean eragin positiboa izango du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario