ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-11-24

IRRIEN LAGUNAK GARA GU!

irria, negarra, zarata, kantua, haserrea, maitasuna, estresa... hanbat dira eskola baten dauden sentimendu eta emozioak. bata ez da bestea baino garrantzitsuagoa, eta bat bera ere ez dago egongo soberan gure eskolan. haurrak eduki aldetik hezitzeaz gain balore aldetik eta pertsonalki ere doaz txikitasunetik handitasunera. Beraz, irakasle papera argi dago ez dela eduki banatzaile papera, haurrak pertsona moduan munduan ibiltzen irakastea ere zeharo garrantzitsua da. ikastea aurpegi tristearekin lotzen dugu askota, gauza nekagarri, aspergarri, kantzagarri, gorrotagarri... bat bezala. haurrekin ere askotan berdina gertatuko da, baina IRRIA da galdu behar ez den tresna oso garrnatzitsua! irri egitea bezain gauza politagorik ez dagoelako IRRIEN LAGUNAK KLUBEAN gaude esploratzaileok ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario