ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-11-09

MOTIBAZIOAREN BETAURREKOAK!!


Sarrera honetan motibazioaren betaurrekoak jarri eta honi buruzko hausnarketa bat egitera gombidatzen zaituztet!
Hasteko, bi motibazio daude: barne- motibazioa eta kanpo motibazioa. Barne motibazioan gure barneko arrazoi batez baliatzen gara erabaki edo iniziatiba bat hartzerako orduan ( gustatzen zaidalako, maite dudalako, ondo sentiarazten nauelako…) eta kanpo motibazioan kanpo arrazoi batez baliatzen gara ( diru asko irabazteko, oporrak daudelako, fama ona…). Hau horrela, esan beharra dago orokorrean bi motibazioek funtzionatzen dutela, baina pertsona batzuengan gehiago balio du barne motibazioak (intrinsita)  eta beste batzuengan kanpo motibazioak ( extrinsita).

 
Bata edo bestea aukeratzerako orduan faktore askok eragiten dute. Alde batetik, askori gehiago ardura zaie izen onak edo diruak eta beraz nahiago dute kanpokoa, eta beste askok garrantzi handiagoa ematen die sormenari, iniziatibari… eta barnekoa aukeratzen dute. Hau, batetik, herentziatik etor daiteke, hau da, genetikoa izan ahal da, edo bestela inguruaren eraginez izan daiteke.

Beste arrazoi bat norberak dituen premia edo betebeharrak dira. Premia hauek Maslow- ek piramide batean sailkatu zituen:

Maslow- en arabera, OINARRIZKO  edo lehenengo mailako premiak hauek dira: jatea, edatea, lo egitea eta sexua. Hauek eragina daukate haur baten motibazioan, izan ere, premia hauek asetuta ez daudenean oso zaila da haur bat motibatzea eta kontzentraturik egotea eta, beraz, premia hauek ezinbestekoak dira motibaziorako. Loarekin lotuta adibidez, oso garrantzitsua da saioa hasi aurretik erlaxazio ariketak egitea: arnasketa ariketak, musika… eta ondoren aktibitatean hasi.
Piramidearen bigarren mailan ZIURTASUNA dago, bai fisikoa eta bai psikologikoa. Fisikoan, gure fisikoa zaintzeko beharra dago, babestuta sentitzeko; janzkera, tratu txarrik ez jasotzea… Hau da, haur batek etxean tratu txarrak jasotzen baditu oso zaila da klasera etortzean motibatuta egotea. Eta psikologikoan gure burua psikikoki gogor sentitzeko beharra dago, beste modu batera esanda, arazoren bat badaukagu eta psikologikoki gaizki sentitzen bagara  motibatzea oso zaila izango da eta hau kontuan hartu beharra dago.
Hirugarren mailan PERTENENTZIA dago; nongoak garen jakin beharra daukagu, identifikatuak sentitu behar gara, gure jatorria, non kokatzen garen… onartuak eta taldean integratuak sentitzea oso garrantzitsua da.
Laugarrena AUTOESTIMUA da; gure balioaz dugun sentipena , zerbaitetarako balio dugun edo ez pentsatzea.  Autoestimua baxua edo altua izan daiteke, baina hau aldagarria da bai modu naturalean edo bai eraginda. Laburbilduz, maila honetan selfnia hartzen da kontuan (auto-kontzeptua, norberarekiko pentsatzen duguna, gure buruarekiko kontzeptua).
Bosgarrenean LORPEN INTELEKTUALA dago, gauzak ulertzeko beharra, hau da, arazo bat badago edo zerbait azaltzean zergatia jakin nahi izatea.
Seigarrenean GOZAMEN ESTETIKOA; ederra sentitu beharra, baina ez beti kanon berdina jarraituz. Hemen gizonezkoen adibide argi bat dago; urteetan mutilei gozamen hau ukatu zaie, izan ere, mutil bat eder jarri nahi bada eta bere burua zaindu eta apaindu nahi badu begi txarrez begiratzen zaio.
Azkenik AUTOREALIZAZIOA dago, hau da, garena baino gehiago izateko premia, gure gaitasunak martxan jartzea… baina autorealizaziora heltzeko azpiko mailak gainditu behar dira.
 Hala ere, nahiz eta maila batean zerbait ez lortu, adibidez familian onartuta ez badago, beste onarpen bat bilatuko dugu; lagunak, irakaslea… eta fase hori gaindituko da.
Guzti hau esanda, eta gaia oso garrantzitsua eta interesgarria iruditzen zaidan heinean, gai honi buruzko ezagutza gehiago txertatu ditut:
Landutakoa eta gero, nik ere gai hau oso oinarrizkoa ikusten dut gure ikasketetarako, izan ere, askotan kexatzen gara haur bat klasean motibatuta ez dagoenean, edo beste umeen aldean pasibitatea erakusten duenean. Baina gu, irakasleak izango garen aldetik, hau zertan datzan ulertzeko gai izan behar gara, eta pentsatu behar dugu agian bere portaera gertaera baten sintoma dela eta Maslowek dionez bezala posiblea dela haur batek bere behar batzuen falta izatea eta beraz klasean gustura ez sentitzea.

 Piramideari dagokionez, puntu guztiak ikusten ditut oso garrantzitsua baina badago interesgarria eta bereziki garrantzitsua iruditzen zaidan puntu bat, hau AUTOESTIMUA da, hau da, beste guztiak ere oso garrantzitsuak izan harren, uste dut dena norberak bere buruarekiko duen kontzeptuaren barnean sartzen dela, izan ere, haur bat motibatuta sentitzeko ezinbestekoa iruditzen zait bere burua kapaz ikustea zerbait egiterako orduan, eta bere buruarekiko konfiantza izatea. Gainera, autokontzeptua aldagarria izan daiteke eta irakasleok lortu behar duguna zera da; ikasle batek bere buruarekiko iritzi negatibo bat duenean hau aldatzea eta gai dela erakustea.

Hona hemen autoestimuari buruz bilatutako informazioa eta aldizkari batetik hartutako elkarrizketa bat, uste dudalako Joxe Marik asko dakiela haurren motibazioaren inguruan eta elkarrizketan esaten dituen hainbat gauza interesgarriak iruditu zaizkidalako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario