ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??
Mostrando entradas con la etiqueta garapen emozionala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta garapen emozionala. Mostrar todas las entradas

2011-11-18

GARAPEN EMOZIONALA ETA AUTOKONTZEPTUA

Gaurko egunean gure esploratzailea garapen emozionala ikertzera irtengo gara eta honetarako webquesteko lan bat erabiliko dugu esplorazioko tresna gisa. hau da interesgarria iruditu zaidan lana:


horrialde honetan sartu eta honi buruz irakurri ostean garapen emozionalean guztiz garrantzitsua den autokontzeptuari buruzko hausnarketa bat egiteari ekin diot:



Hasteko, autokontzeptua autoestimarekin oso lotuta dago eta norberak bere buruaz daukan kontzeptua adierazten du. Gure buruaz daukagun ezagutza osatzen du eta horregatik akats garrantzitsu bat dauka: inolaz ere, ez da objektiboa.

Guk geure buruaz dugun kontzeptua eta gure burua zenbat maite dugun oso lotuta daude. Gure buruaz dugun kontzeptua ona bada, gehiago maiteko dugu gure burua eta txarra bada berriz, gutxiago. Azken batean, autoestimuak gure buruarekiko dugun jarrera eta gure bizitza afektibo eta portaeraren gauza asko azalduko ditu.