Sarrera honetan motibazioaren betaurrekoak jarri eta honi buruzko hausnarketa bat egitera gombidatzen zaituztet!
Hasteko, bi motibazio daude: barne- motibazioa eta kanpo motibazioa. Barne motibazioan gure barneko arrazoi batez baliatzen gara erabaki edo iniziatiba bat hartzerako orduan ( gustatzen zaidalako, maite dudalako, ondo sentiarazten nauelako…) eta kanpo motibazioan kanpo arrazoi batez baliatzen gara ( diru asko irabazteko, oporrak daudelako, fama ona…). Hau horrela, esan beharra dago orokorrean bi motibazioek funtzionatzen dutela, baina pertsona batzuengan gehiago balio du barne motibazioak (intrinsita) eta beste batzuengan kanpo motibazioak ( extrinsita).