ESPLORAZIOAN MURGILDUZ!

ongi etorri esploratzaile txikion txokora!! blog honetan Lehen Hezkuntzako hainbat esparruri buruzko ikerketa sakonak egingo ditugu. Eskolan izango ditugun haurrak mundua esploratzen arituko diren esploratzaile txikiak dira, horrela beraien txikitasuna handitasun bihurtuz. bizitza bere etengabeko ikerkuntza eta esplorazio lana da, eta jaio garen momentutik bertatik ari gara gure ingurua aztertzen, horrela aztertutakoa barneratu eta errealitatean bizitzeko beharrezko tresnak prestatuz. Horregatik, gure blog hau ikerketarako laborategi txiki bat izango da, guk geuk ere, irakasle izango garen heinean, haurrei esploratzeko eta errealitara salto egiteko tresna egokiak eman behar dizkiogulako!

prest al zaudete gure laborategi txikian sartu, koloretako betaurrekoak jarri eta ikerketan hasteko??

2011-11-24

INTERKULTURALITATEA!

gure betaurrekoak hartu eta eskola bateko leihotxotik begiratzen badugu ez dugu inoiz berdina ikusiko. Haurrak desberdinak dira, bai sexu aldetik, arraza aldetik, fisikoki, pertsonalki... Sarri, desberdintasun guzti hauengatik bazterketak ematen dira. Oso ohikoa den bazterketa bat kultura desberdinekoenganako bazterketa izaten da, hau da, beste nonbaitetik datozenak eta gure arraza berdinekoak ez direnak ez dira berdin tratatzen, eta askotan honek arazo larriak dakarzki. Irakasle bezala hau landu eta honi buruzko hausnarketa bat egitea oso garrantzitsua deritzot, izan ere, gela bateko aniztasuna kontuan hartzea guztiz beharrezkoa da, ezin da taldea homogeneo bezala tratatu. Horretarako jar ditzagun koloretako betaurrekoak eta errespeta ditzagun kolore eta kultura guztiak!

hona hemen issuun hartutako gai honi buruzko aldizkari interesgarri bat:

IRRIEN LAGUNAK GARA GU!

irria, negarra, zarata, kantua, haserrea, maitasuna, estresa... hanbat dira eskola baten dauden sentimendu eta emozioak. bata ez da bestea baino garrantzitsuagoa, eta bat bera ere ez dago egongo soberan gure eskolan. haurrak eduki aldetik hezitzeaz gain balore aldetik eta pertsonalki ere doaz txikitasunetik handitasunera. Beraz, irakasle papera argi dago ez dela eduki banatzaile papera, haurrak pertsona moduan munduan ibiltzen irakastea ere zeharo garrantzitsua da. ikastea aurpegi tristearekin lotzen dugu askota, gauza nekagarri, aspergarri, kantzagarri, gorrotagarri... bat bezala. haurrekin ere askotan berdina gertatuko da, baina IRRIA da galdu behar ez den tresna oso garrnatzitsua! irri egitea bezain gauza politagorik ez dagoelako IRRIEN LAGUNAK KLUBEAN gaude esploratzaileok ere!

2011-11-18

BIDEO INTERESGARRIAK! GOZA ITZAZU!

GARAPEN EMOZIONALA ETA AUTOKONTZEPTUA

Gaurko egunean gure esploratzailea garapen emozionala ikertzera irtengo gara eta honetarako webquesteko lan bat erabiliko dugu esplorazioko tresna gisa. hau da interesgarria iruditu zaidan lana:


horrialde honetan sartu eta honi buruz irakurri ostean garapen emozionalean guztiz garrantzitsua den autokontzeptuari buruzko hausnarketa bat egiteari ekin diot:



Hasteko, autokontzeptua autoestimarekin oso lotuta dago eta norberak bere buruaz daukan kontzeptua adierazten du. Gure buruaz daukagun ezagutza osatzen du eta horregatik akats garrantzitsu bat dauka: inolaz ere, ez da objektiboa.

Guk geure buruaz dugun kontzeptua eta gure burua zenbat maite dugun oso lotuta daude. Gure buruaz dugun kontzeptua ona bada, gehiago maiteko dugu gure burua eta txarra bada berriz, gutxiago. Azken batean, autoestimuak gure buruarekiko dugun jarrera eta gure bizitza afektibo eta portaeraren gauza asko azalduko ditu.

2011-11-11

HEZKUNTZAREN GARAPENA

Ezagutzen al dugu benetan hezkuntzak izan duen transformazioa? Askotan bizi garen gure belaunaldi honetako gauzei baino ez deiegu erreparatzen, bertara heltzeko prozesu handi bat pasatu dela kontuan hartu gabe. Gure gaur egungo hezkuntza oso aurreratura dagoen hezkuntza da; bai teknologikoki, bai eduki aldetik (curriculuma), metodologikoki, baliabide aldetik, prozedurak, baloreak, jarrerak, teknikak... Baina guzti hau ez da betidanik horrela izan, gure arbaso direnak beste errealitate bat bizi izan zuten; hezkuntza sistema ez zen batere gaur ezagutzen duguna bezalakoa, eta gaurko honetan IRAGANEKO BETAURREKOAK jarri eta esploraziorako power pointa deituriko tresna erabiliko dugu. Lehenengo power point hau nik egindakoa da, betan nire amonaren hezkuntza eredu eta sistema islatzen da, horrela gure arbasoen eskola garaiak ezagutuz! jar ditzagun iraganeko betaurrekoak eta ezagutu ditzagun gure arbasoak!!!

Bestalde, bigarren power point hau saretik jeitsi dudan bat da. behin iraganeko eskola ezagutuz gaur egungoan pixka bat gehiago murgilduko gara. Esan beharra dago hezkuntzak izan duen aldaketen artean bat erabilitako metodologia dela, hau da, iraganean edukiei garrantzia eman arren ez zitzaion eduki hauek irakasteko moduari garrantziarik ematen. Hala ere, gaur egun oso garrantzitsua da irakasle izaterako orduan didaktika arloa ondo menperaturik izatea, eta honekin batera gaur egun egokiena den metodologia erabiltzea, honekin balore batzuk trasmitituz eta proiektuak bezalako metodoak erabiliz. Hona hemen honi buruzko power point bat:

2011-11-09

MOTIBAZIOAREN BETAURREKOAK!!


Sarrera honetan motibazioaren betaurrekoak jarri eta honi buruzko hausnarketa bat egitera gombidatzen zaituztet!
Hasteko, bi motibazio daude: barne- motibazioa eta kanpo motibazioa. Barne motibazioan gure barneko arrazoi batez baliatzen gara erabaki edo iniziatiba bat hartzerako orduan ( gustatzen zaidalako, maite dudalako, ondo sentiarazten nauelako…) eta kanpo motibazioan kanpo arrazoi batez baliatzen gara ( diru asko irabazteko, oporrak daudelako, fama ona…). Hau horrela, esan beharra dago orokorrean bi motibazioek funtzionatzen dutela, baina pertsona batzuengan gehiago balio du barne motibazioak (intrinsita)  eta beste batzuengan kanpo motibazioak ( extrinsita).

 

GALDU LOTSA ETA EUSKARAZ MINTZATU!!!

esploratzaile txikiok ere euskaraz ikertuko dugu!!!!

BLOG INTERESGARRIAK

Gaurko honetan nire blogarekin zerikusia edo antzekotasuna duten beste bi blog aurkeztuko dizkizuet. sarrera edo aurkezpenean esan bezala, nire blog honetan lehen hezkuntzari buruzko hainbat aspektu ukitu nahi ditut; irakasleen jarrera, irakaskuntza motak, motibazioa, jolasak, ariketa interesgarriak... beraz, orokorrean Lehen Hezkuntzako hainbat esparru aztertzen ari garen esploratzaileak gara. beste bi blog hauetan ere Lehen Hezkuntzako gaiak lantzen dira. hauek dira bi blogak:








MAPA KONTZEPTUALA

Hona hemen Irune Ormaechevarria eta nik egindako mapa kontzeptuala. mapa hau egiteko klasean ikasitako bi metodoak erabili ditugu, hau da, Cmaps eta Power Poin, izan ere, ordenagailuarekin izandako arazo batzuen ondorioz ezin izan genuen lana Cmaps programan bukatu.


Bestalde, esan beharra dago mapan landutako gaia oso garrantzitsua iruditzen zaidala gure ikasketetarako, izan ere, nire bloga orokorrean lehen hezkuntzako gaiei buruzkoa izanik, zearo garrantzitsua da bertan lantzen diren gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak ezagutzea.